XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11. Komunikabideek ez dute mezu bakar bat jaulkitzen

Komunikabideen mezuak modu askotakoak izaten dira, publizitatearenak ere bai: Bollycao ikaragarrizko energetiko bat balitz bezala agertzen digute eta hurrengo spotak Biomanán aurkezten digu.

Galdera da ea produktu batzuen publizitatea egin behar den ala benetan horien beharra dagoen.

Publizitateak ez du behin ere norabide bakarra hartzen, iragarlearen zerbitzura dagoelako eta hainbeste iragarle eta hainbeste produktuen artean denetik dago, batzuk gizentzeko beste batzuk argaltzeko, batzuk diote zuntza dutela (jendea zuntzaren arazoaz kezkatzen hasten denean) eta beste batzuek oso onak daudela besterik ez dute esaten (zuntzik ez dute baina kolesterola bai eta milaka kaloria gainera), azken hauek erosten dituenak gozoak direlako erosten ditu.

Dena dela ere, pentsa dezagun ea publizitateak dena esan behar al duen, baita txarra dena ere, edo egia osoa esateak ez ote duen histeria kolektiboa ekarriko osasuna eta forma fisikoa dela eta.

Biztanleen % 50k janari gizengarriak jateko ohitura dute, beraz, ez dute aintzakotzat hartzen modelo argalen ikusizko mezuei.

Oraingo neska-mutikoak lehenagokoak baino lodiago omen daude eta oraingo emakumeak ere duela hogei urtekoak baino lodiagoak dira (beti ere Mendebaldeaz ari garelarik).

Komunikabideak eta publiziatatea, oro har, gauza bakar batean datoz bat, alegia, emakumezkoen estereotipo bat sobera erabiltzean,eta gehiegikeria hori ez da gertatzen modelo gizena edo argala aurkeztearekin, gehiegikeria gertatzen da neurriz kanpoko garrantzia ematen zaionean emakumearen gorputzari, ohiko rolean kokatzen dutenean, bigarren mailako gizakitzat hartzen dutenean, erabakiak hartzen dituzten taldeetatik eta esparru guztietan partaide izatetik baztertua aurkitzen denean eta bere pertsonarenganako errespetoa beti ere egoera zibilari eta amatasunari lotuta dagoenean.

Emakumearen baldintzapen horiek ez dituzte komunikabideek sortzen, baina euskarri tinkoak bezala dira ordezkatzen dituztelako.

Publizitateak alde horretatik gizarteak erakusten dion eran dantzatzen du, ikusi ere ikusten baitira gizonen irudiak betidanik emakumeei leporatu zaizkien zereginetan ari direla.

Publizitatea, elkarren lehian arituz, berrikuntza orori lotzen zaio.

Haren multzorik handiena norabide beretik baldin badoa elementu berririk sartzeko arriskurik hartu nahi ez duelako da, bai baitaki jendeak onartuko ez duela edo dudak dituelako ez ote den identifikazio makurrik sortuko produktuaren eta berau ordezkatzen duen irudiaren artean.